Fundazioa

2013. urtean sortua, irabazi-asmorik gabeko erakundea da Otxoa de Barandika Fundazioa, eta euskal kultura-legatua kulturaren arloko azterlanak eta jarduerak finantzatuz sustatzea eta zabaltzea du helburua.

Jakitun denez, aldi berean, euskal kultura zabalduko bada justizia, bakea eta askatasuna oinarri dituen eremu instituzional, sozial eta hezkuntzakotik abiatu behar dela, urtebeteko beka bat eskaintzen die Fundazioak baliabide ekonomiko urriko Euskal Herriko izangaiei justiziaren arloko azterlanak finantzatzearren, erabateko ustea baitu herritarren arteko benetako aukera-berdintasunetik abiatuta baizik ezin izango direla printzipio horiek bilbe sozialean txertatu eta etorkizuneko epaileriak Euskal Herrikoa bezain gizatalde anizkoitzaren ugaritasun sozioekonomikoa islatu.